Marrubizko Petit-Suisseak


Aspaldiko! Abandonatuta izan dut bloga azkeneko hilabeteotan. Lan-kontuak medio, liatuta ibili naiz. Urte askotan beste kontu batzuetan lanean ibili ondoren, irakasle langabetua naiz orain eta ordezkapenak egiten ditut; hasierak beti zailak izaten dira, gauza berri asko, ikasle berriak, irakasgai berriak, ba orain hasiera fase horietan egotea tokatzen zait, eta pozik gainera!




Gaurkoan Puntuan argitaratutako errezeta batekin natorkizue. Errezeta erraza izateaz gain, familian egiteko aproposa da.





Marrubizko Petit-Suisseak

Osagaiak


  • 350 g marrubi
  • 200 g esne-gain (%35 MG)
  • 300 g gazta (Philadelphia motakoa)
  • 150 g azukre

Prestaketa


1. MARRUBIAK GARBITU ETA BIRRINDU

Garbitu marrubiak eta birrindu esne-gainarekin batera

2. NAHASTU ETA BEROTU

Lapiko batean berotu marrubi/esne-gain nahasketa azukrearekin batera. Oso bero dagoenean (irakitera iritsi gabe) gehitu gazta eta ongi nahastu guztiz integratuta egon arte.

3. BETE EDALONTZIAK

Bete edalontziak egindako nahasketarekin, estali film gardena edo albalarekin eta utzi epeltzen.


4. SARTU HOZKAILURA

Ordu batzuez hozkailura sartu (hobeto egun batetik bestera)


iruzkinik ez: